Uribeko onena

URDULIZ

URDULIZ

Baserriak eta labore tradizionalak dituen haran emankor batean dagoen herri bat ezagutuko duzu. Ezin hobea ibilaldi eta ibilbide zikloturistetarako. Eskalada...

Lehenengo begiradan antzemango dugu Urdulizek aspaldikoa duela landa izaera nabarmena. Eta gaur egun oraindik ere baserri sakabanatuetako auzoez osatutako herria da, haran zabal batean.

Ibar emankor honetan garia, artoa, indabak eta txakolina egiteko mahatsa lantzen zen. Gaur egun, neurri txikiagoan, baina nekazaritza sektoreak oraindik badu presentzia udalerrian, ohiko laborantzetara eta baratzeko produktuetara dedikatzen diren ustiaketa txikietan.

Bere geografia leunak leku paregabe bilakatzen du paseo lasaiak emateko edo bidegorrietatik ibiltzeko, natur, kultur eta historia ondarea ezagutzen dugun bitartean.

Eskalada praktikatzea oso ohikoa da Santa Marinako harkaitzetan. Izan ere, oso leku aproposa baita kirol modalitate honetan hasi eta ikasi nahi dutenentzat.

Gainera, Urdulizen herri kirolen erakusketez gozatu dezakegu. Horien artean nabarmentzekoak dira idi probak, tradizio handikoak herri honetan.