Uribeko onena

BUTROEKO GAZTELUA

BUTROEKO GAZTELUA

Gatikako udalerrian dagoen gaztelu bitxi hau dorretxe bat izan zen hasieran, Butroetarren egoitza, Bizkaiko leinu garrantzitsuenetako bat eta oinaztarren ...

Gatikako udalerrian dagoen gaztelu bitxi hau dorretxe bat izan zen hasieran, Butroetarren egoitza, Bizkaiko leinu garrantzitsuenetako bat eta oinaztarren
alderdiko burua.

Erdi Aroko bandokide baten dorretxea izanik, Bizkaiko landa nobleziaren artean izandako borroka odoltsuen garaiak ezagutu zituen.

Bandoen arteko guduak amaitu zirenean eraikina utzita eta hondatuta egon zen garai luze batez, eta 1879an orduko jabea zen Torrecillako Markesak zaharberritzeko enkargua eman zion Cubas Markesa arkitektoari, eta horrek diseinatu zuen gaurko gaztelu bikaina.

Maitagarrien ipuin batetik ateratako gaztelua egin zuen, lau dorre, zazpi solairu eta askotariko apaingarriak dituena. Gazteluaren inguruko parkeak balio berezia du, bertan dagoen espezie kopuru handiagatik, bai exotikoak eta bai bertakoak.

Erromantizismoko monumentu bikain hau Erdi Aroko gaztelu batekin egindako birsorkuntza moderno baten adibiderik onena da estatuan eta, bere kokagunearekin batera, Bizkaiko irudi ederrenetako bat da zalantzarik gabe.