Uribeko onena

Gurutziltzatutako Jesusen ermita edo

Gurutziltzatutako Jesusen ermita edo "kurtzeperioa"

Elizaren ondoan Jesus Gurutzilkatuaren baseliza edo “Kurtzefizioa” aurkitzen dugu, Bizkaiko santutxorik erakargarrienetakoa, bere barrualdea estaltzen duen k...
Elizaren ondoan Jesus Gurutzilkatuaren baseliza edo “Kurtzefizioa” aurkitzen dugu, Bizkaiko santutxorik erakargarrienetakoa, bere barrualdea estaltzen duen kupulagatik mota honetako eraikinetan ohiz kanpokoa. Barrokoan eraiki zen (1783) oinplano angeluzuzenean harlanduzko hormekin. Baseliza hauek ibiltari kanpotarrentzako barrura biltzeko lekuak ziren, ibiltariak aldare aurrean makurtzen zirela bere borondate ona erakutsiz. Beste zereginetako bat hiletaren aurreko egunetan gorpuaren gaubeila eta erakusketa zen. Gainera barruan erretaula gordetzen da eta bertan Jesus gurutzilkatua Jerusalen hirian irudikatzen duen pintura. Irudia herriak eskatuta eraiki zen. Multzoaren elementurik antzinakoena haitzean induskatutako Erdi Aroko hilobia da, trapezoide formakoa eta ingerada zehatzak dituena. X. eta XI. mende bitartekoa da eta Bizkaiko ale bakarra izateaz gain, isurialde kantauriarrean aurkitutako bakanetakoa ere bada. Hainbat autoreren arabera mota honetako nekropolien jatorria hegoaldeko kulturetan aurkitzen da, ziur asko kultura mozarabiarretan. Harriak Atxispe urruneko garaietan sarritan bisitatutako igarolekua izan zela adierazten du.