Uribeko onena

Santa Kurtze-Jata

Santa Kurtze-Jata

Ezagutu Santa Kurtze Ibilbidea, San Lorentzo Elizatik abiatzen dena eta herriko leku maitatuenetara eramango zaituena, Santa Kurtze eta Jata kasu. Gozatu iku...
San Lorentzo Elizatik irteten da udalerriko biztanleentzako lekurik berezi eta kutunenak ezagutzera eramango gaituen bidea: Santa Kurtze eta Jata. Ibilbide hau Kurtzegana auzotik doa eta apurka apurka, Santa Kurtze tontorreraino helduko gara non izen bereko baselizaren hondakinak topatuko ditugun. Metro batzuk atzera egin ostean, sigi-saga doan bidetik herriari izena ematen dion gailurrera iritsiko gara: Jata, zeinek errepikagailu zuria daukan bereizgarri. BI gailur hauetatik, Maruri-Jatabe eta inguruko herrietako ikuspegi paregabeak ikus ditzakegu. Bide beretik itzuliko gara.