Uribeko onena
ARRIETA
Arrieta gure eskualdean altuen dagoen udalerrietako bat da. Sollube mendiko hegoaldeko maldan dago, Jaurerriko Batzar Nagusietara deia egiteko erabiltzen zen Bizkaiko deiadar mendietako bat da.
Herriak duen talaia posizioak sekulako bistez gozatzeko aukera eskaintzen du, besteak beste, Uribe eta Busturialdea eskualdeak eta Bizkaiko gailur famatuetako batzuk: Anboto, Oiz, Gorbeia...
Arrieta natura hutsa da, basoz eta zelaiez inguratutako parajea. Bertan ibilbide ezberdinak egin ditzakezu edo aire zabalean gozatu aisialdi eremuren batean (Sollube, Otzagarai, Jainko eta Landaguren).
Arrietak altxor etnografiko garrantzitsua ere badu. Bertan arreta handiz gordetzen dira denboraren igarotzeari aurre egiten dioten antzinako hilarriak, taila erromanikoak, errotak, baselizak eta baserriak.