Uribeko onena
LARRABETZU
Larrabetzuk bete-betean erantzuten dio xarmadun herriaren definizioari, eta horren erakusgarri da 1994. urtean bere kasko historikoa kultur ondare izendatu izana, “Monumentu multzoa” kategoria emanez. Historiaz eta tradizioz beteriko toki erakargarria da. Hiribildua 1376an sortu zen eta bere Erdi Aroko egitura gaur egun oraindik ere erraz antzematen da.
Udalerria Kostako Bidearen zati da, Konpostelako erromesen bide zaharrenetako bat, Larrabetzuren garapenean paper erabakigarria bete zuena. Izan ere, ekonomiaren dinamizatzaile gisa eragin zuen eta Frantziatik iristen ziren kultur gustuen jasotzaile.
Zin Bidearen derrigorrezko geldialdia ere izan zen, hau da, antzinako Bizkaiko Jaunek jarraitzen zuten ibilbidea. Lurraldeko foruak errespetatzea eta men egitea eskatzen zitzaien bere agintearen aitortza jasotzeko aurrekari gisa.
Larrabetzu, bestalde, lehen mailako gastronomiaren helmuga bat da euskal sukaldaritzak eskaintzen digun onenaz gozatu nahi dutenentzat.