Uribeko onena

Munarrikolanda Ibilbidea

Munarrikolanda Ibilbidea

Ezagutu Bilboko Burdin Hesiaren aztarnak eta zazpi monumentu megalitikoen ingurutik doan baso ibilde honen bitartez. Gozatu Munarrikolanda gailurretik dagoe...
Aintzinako hilobien Trek-a Ibilbide honen hasieran Bilboko Burdin Hesiaren hondakinak daude; Gerra Zibileko defentsa-egitura izan zen. Munarrikolandako dolmen estazioak zazpi monumentu megalitiko hartzen ditu barne; 1964tik 1981era bitarteko kanpaina ezberdinetan aurkitu ziren, gero behar bezala mugatuak eta seinaleztatuak izateko. Ibilbidea Urko futbol zelaien atzetik abiatzen da; gorantz egiten duen lurrezko bidea hartuz, 200 m-ra, eskuinera desbideratuko gara, eukaliptoen basoan gora eginez jarraitzeko, Munarrikolanda gailurraren ezkerrera zuzentzen den pistarekin topatu arte (Uribe GR 280-ren markak jarraituz). Handik panorama bikaina ikusi ahal dugu: alde batetik Unbe, Abra eta Getxo eta bestetik Sopela eta Billano lurmuturra. Ibilbidea mendikatean zehar garatzen da oraingoan, hegoalderantz. Aurrera egiten dugun heinean, guztira zazpi monumentu megalitiko aurkituko ditugu, bere hurrenkeraren arabera izanik: Saierri tumulua, Saierri Muinoa tumulua, Saierriko Landa I, II dolmena eta tumulua, Munarrikolanda I, II dolmenak eta Goikogana dolmena. Pista Eguskizaraino hedatuko da; bertan bi aukera ditugu: Unberen goieneraino jarraitzea edota ezkerrerantz hartu eta Berangorantz jaistea.