Uribeko onena

Urizarko Andra Mari eliza

Urizarko Andra Mari eliza

Andra Mariaren parrokia dan eleizea, Bizkaiko Jaunerriaren alogoreko ziran baserritarrak sortu eben. Urizar´eko Andra Maria´ren eleizeak erri-leku bat baiño...
Andra Mariaren parrokia dan eleizea, Bizkaiko Jaunerriaren alogoreko ziran baserritarrak sortu eben. Urizar´eko Andra Maria´ren eleizeak erri-leku bat baiño ez dauko eta sabaibakoa da. Barruan hiru altara daukoz eta inguruan eleizpea, aurrean ostera torre zabal bat. Erromanikoa deritxon tankerako ondakiñak daukoz, esaterako aurreko aldean dagoan leihoa. Inguratzen daben hormak XVI gizaldikoak dira eta erromaniku-tankerakoa zan eleiza zarraren gaiak daukez. Torrea ber-jaiotza tankerakoa da. XVIII gizaldian egiña.