Uribeko onena

Labarren Ibilbidea

Labarren Ibilbidea

Uribeko itsaslabarretatik ibilbide ikusgarria aurkituko duzu, kostaldeko eta hondartzetako ikuspegi ikusgarriekin. Bi etapa naturaz bere bikaintasun gorenean...
Bi zati desberdinetan banatzen dugu baina egun batean egin daiteke ibilbide osoa. • Barinatxe hondartzako aparkalekutik irtetzen gara (Sopela) eta labarretatik paraleloan doan pista bat jarraitu behar dugu. 10 minututan antzinako bunker batera helduko gara eta hemendik Sopelako kostaldearen eta hondartzen argazki ederrak atera daitezke. Ibilbide guztian zehar, hondartzen eta labarreen ikuskizunaz goza dezakegu. • Atxabiribil hondartzako aparkalekutik irteten gara eta Sopelmar urbanizazioa inguratzen dugu, eskumara desbideratze batera helduko gara (lurrezko bide batera). Bide honetatik Meñakoz hondartzara helduko gara. Hemendik Barrikako egoitzara helduko gara. Ondoren, errepide osoan zehar dagoen espaloitik Plentziaraino jeitsiko gara.