Uribeko onena
PLENTZIA
Plentzia Bizkaiko kostako Hiribildu abegikorra da, turismo eta egoitzarako erakargarritasun handikoa, Bilbotik kilometro gutxitara, eta hiriburuarekin lotuta Basauri-Plentzia metroko 1. linearekin (50´).
Arrantza eta itsas tradiziokoa, Plentzia nabarmendu zen Kantauriko portu eta ontziola garrantzitsuenetako bat izateagatik.
Herria dagoen natur inguruneak ez du parekorik. Ibaia Butroe gaztelutik (Gatika) igarotzen da, Badian itsasoratzen den arte, 6 km-ko pasealekua osatuz, Uribeko 280. GR-ren zati.
Plentziako Badiak xarma berezia ezkutatzen du bere kaletxo eta Kasko Historikoarekin, itsasadarra txalupa txikiez zipriztinduta, itsas pasealekutik jendetza, gastronomia usainak irekitzen duen gosea, eta ahaztu gabe, Bizkaia osoan gehien bisitatzen den hondartzetako bat. Bertan, bainatzeaz gain, ur kirolak praktikatzeko aukera izango duzu, surfa, paddle surfa edo piraguismoa adibidez.
Itsasoko gertutasunak aukera handiak ematen dizkio herriari antzinako euskal itsas tradizioak ezagutzeko edo bizitzeko, eta bere gastronomiaz gozatzeko.
Herri honetan Urpeko Upategia dago eta nabarmentzekoa da munduko lehenengoa dela bisita eta dastatze turistikoak eskaintzen dituena, itsas hondoan gordeta dauden ardo hauen bitxikeriak deskubritzeko.
MAPA TURISTIKOA