Uribeko onena

Santiagoko arkua

Santiagoko arkua

Santiago Arkua Plentziako alde zaharrak osatzen duen multzo historiko-arkitektonikoaren testuinguruan kokatu behar da, beraren balio historikoa azpimarratuta...
Santiago Arkua Plentziako alde zaharrak osatzen duen multzo historiko-arkitektonikoaren testuinguruan kokatu behar da, beraren balio historikoa azpimarratuta. Herria ixten zuen harresitik agerian geratzen den aztarna bakarra da. Harresi horretaz beste aztarna bat soilik ezagutzen da, udal agiri batean aipatzen denez; izan ere, hor ageri denez, beraren hondakinek okupatzen zuten esparrua Arrartena etxea (gaurko Batzokia) eraikitzeko erabili zen, eta baita Artekaleko sarreran beste etxe bat eraikitzeko ere.