Uribeko onena

Ingeles lerroa

Ingeles lerroa

Zatoz Gerra Zibileko antzinako lubaki eta babeslekuak ezagutzera eramaten zaituen mendi ibilbide hau ezagutzera. San Lorenzo elizan hasten da eta GR 280ari j...
Mendiko ibilbide honek Munarrinagusiraino hurbilduko gaitu eta Gerra Zibileko lekuko mutu diren hainbat lubaki, babesleku eta metrailadore toki ezagutzeko aukera emango digu. San Lorentzo Elizan hasi eta GR 280 seinalizatzen dituzten marra zuri gorriei jarraituko diegu. Udalerri osoa zeharkatuko dugu auzorik altuenetako bateraino heltzeko: Billabaso. Seinaleztatuta dagoen bideari jarraituz, Goikomendirantz igoko gara. Aldapa pasata, lehen aipatutako tokietako seinaleak agertzen hasiko dira. Hemendik bertatik erraz helduko gara Munarrinagusiraino. Lehen utzitako GR 280 ibilbidetik itzultzea gomendatzen da.