Uribeko onena
BAKIO
Turismo tradizio luzea duen kostako udalerri honek berezitasun ugari ditu. Horietako bat bertako mikroklima da, tenperatura goxokoa,duen geografia bereziarengatik, Kantauri itsasoaren ertzean, eta halaber, haranaren erdian babestuta.
Horrek guztiak nekazaritzarako bereziki egokia den lurralde bilakatzen du, baita izaera mediterraneoko landareentzat ere, eta berez latitude hauetarako desegokiak liratekeen zitrikoak eta mahastiak landatzeko aukera ematen du.
Zentzu honetan aipatzekoa da bere magaletako mahastiek ematen duten mahatsa, Bakio bihurtu dutena Bizkaiko txakolinaren sorleku.
Bakio udalerriak landa gunea eta turismoa uztartzea lortu du, baita tradizioa eta modernitatea ere. Bere altxor handienetako bat hondartza ikusgarria da. Bizkaiko luzeena izateaz gain, bertan apurtzen da surfean aritzeko Kantauriko olatu onenetako bat. Udalerriaren kostan, gainera, Gaztelugatxeko San Juan Biotopoa dago. Leku babestua da duen balio ekologiko, kultural eta historiko handiarengatik.