Uribeko onena
Baseliza ibilbidea
Boulevard-ean hasiko gara Mendibileraino, Errekalde plaza zeharkatuz IKEA auzoko pasealekuraino igoz. Santsoena pasealekuarekin bat egingo dugu eta Mendibile aldera jaitsiko gara, gero Kortasenabarritik pasatuz Santi Mami ermitara helduko gara. Bide nagusira itzuliko gara Santsoena pasealekutik unibertsitatera igotzeko. Kurkudiko uren gordailura garamatzan bidea hartuko dugu, mendebaldetik zeharkatuko dugu eta Dominikarren aintzinako komentua atzean utziko dugu. Zuhatzutik jarraituko dugu Telleriara arte jaitsiz, Altzagako herrigunea zeharkatuz San Bartolome ermitara igotzeko. Basaiz eta Artatzako igogailutik jaitsiko gara Skate Park aldera arte. Gero Pinosolo eta Artatza parkeak zeharkatuko ditugu Ondiz auzora hurbiltzeko eta Andra Mari baseliza bisitatzeko. Txopoetara jaitsiko gara, garbitegi zaharretik pasatuz Sabino Arana etorbidetik abiapuntura itzuliz.