Uribeko onena

LAUKIZ

LAUKIZ

Nekazaritza eta abeltzaintzarekin lotura handiko herria da Laukiz, ondare artistikoa eta ikuspegi panoramiko ikusgarriak dituena. Gainera, bertako gastronom...

Natur inguruneagatik eta nekazaritza eta abeltzaintza tradizio luze batengatik, Laukiz landa izaera handia duen udalerria da, aspaldiko ohiturak gordetzen dituena, belaunaldiz belaunaldi.

Udalerri honetan nabarmentzekoa da Gaztedi Sokatira Taldea, 1961. urtean sortua eta gaur egun munduko eta Europako txapelketetan berrogeitik gora domina irabazi dituena.

Laukizek ondare artistikoaren multzo handia du eta bitxikerien artean nabarmentzekoa da egungo udaletxea, Euskal Herriaren kulturako pertsonaia ospetsuenetako baten jaiotetxea izan zelako, Esteban Urkiaga “Lauaxeta” idazle eta poetarena hain zuzen.

Bestalde, Laukizeko inguruak begiratoki bikaina dira eskualdeko ikuspegi panoramiko ederrez gozatzeko. Unbe mendiaren kasua da, halaber erlijio interes handikoa dena bere santutegiagatik eta ondoan duen iturriarengatik, sendatzeko propietateak omen dituena.

Nabarmentzeko beste alderdi garrantzitsu bat gastronomia da, bertako gaiak eta tradizioa dira bi osagai nagusietakoak.