Uribeko onena

GR 280. Sopela – Derio

GR 280. Sopela – Derio

Sopelatik Deriora, Sopelabaso basotik eta Munarrikolanda gainetik ikuspegi panoramikoak dituen ibilbide ikusgarria aurkituko duzu. Gainera, Erandioko Martiar...
Sopelako udaletxeko plazatik abiatuta, Gobela ibaia zeharkatuko dugu Argalutzako auzorantz. Sopelabasoko basotik jarraituko dugu eta gain batera iristen garenean Sopela eta Berangoko ikuspegi ederra izango dugu. Munarrikolandako gainera iristen garenean historiaurreko tumuluak ikusi ahal izango ditugu. Bi kilometroko itzulingurua egiten badugu, Erandioko Martiartu dorrea bisitatu ahal izango dugu. Unbe, Lauroeta eta Artebakarratik jarraituz, eta Bizkaiko parke teknologikoa zeharkatuz, Deriora iritsiko gara.