Uribeko onena

LEMOIZ

LEMOIZ

Ezagutu kostaldea eta landa inguruneak lotzen dituen herri eder bat, natura eta kultura-ondarez beterik dagoena. Gozatu baserri tradizionalez, harri-koskorre...

Lemoiz bere kostagatik eta landa izaeragatik da herri polita. Ondare handia duen herria da, bai naturaren ikuspegitik zein kultura mailan.

Lemoizek zelaiez eta landarediaz inguratutako baserri tradizionalak uztartzen ditu kostako herri txikiek izan ohi duten xarmarekin. Hain zuzen ere, paisaia apurka-apurka aldatuz doa Andraka eta Urizar auzoetatik jaisten hasten garenean, Armintza auzo arrantzalera iritsi arte.

Kostako panoramika ikusgarriak itsaslabarrez beteriko zatiak tartekatzen ditu badia txikiekin eta harri koskorreko hondartzekin. Naturgune Garrantzitsu izendatutako eremu honek kostako eta itsas hondoko loredi eta faunaren komunitate adierazgarri batzuk biltzen ditu bere baitan. Era berean, itsas hegazti batzuen hazkuntza eremu garrantzitsua da, eta horregatik ingurune hori urpekaritza eta hegaztien behaketa egiteko leku paregabea da.