Uribeko onena
LEZAMA
Leinu etxe eta dorretxe ugariek erakusten dituzte udalerri honen Erdi Aroko sustrai indartsuak. Leku paregabea da Txorierri harana ezagutzeko.
Aretxalde multzora hurbilduz gero, Elizate tradizionaleko gune eder baten adibidea aurkituko dugu. Andra Mari elizaren sarbide nagusiaren aurrean eta zelai handi bat izan zen inguruan hilerria eta leinu etxe nahiz baserri eder batzuk ikusiko ditugu.
Lezamako auzoek paisaia eta ingurumen kalitate txukuna gordetzen dute. Gaur egun bertan kokatu dira nekazaritza eta baratze ustiategi modernoak, landa ostatu batzuk eta Bizkaiko Txakolineko Jatorri Deiturako upeltegi asko.
Kirolzaleentzat ere leku ezin hobea da Lezama. Ekipamendu ugari ditu, besteak beste, tiro olinpikoko eremua, ekitazio eskola eta Athletic Club-en instalazioak. Azken horietan ehunka zale gerturatzen dira entrenamenduetara eta beraien taldearen harrobia animatzera.