Uribeko onena

GR 280.  Armintza - Bakio

GR 280. Armintza - Bakio

Bakiotik Zumetzagako San Migel ermitaraino igotzen da eta, ondoren, Markaida landa-auzo lasaia eta Maruri-Jatabe udalerri polita zeharkatzen ditu. Urizarmend...
Bakioko turismo bulegoa eta Txakolinaren museoan hasi eta Artzalde auzora zuzenduko gara, puntu honetatik, bidean gora ekiteko Zumetzagako San Migelen ermita aurkitzen den gaineraino. Puntu horretatik Mungiako Larrauri auzora jaitsiko gara. Maruri-Jatabeko elizaren atzetik irteten den asfaltozko errepidean zehar, lehenik Sakalde auzora eta Billelabasora helduko gara ondoren. Gorantz eginaz Urizarmendirantz zuzentzen den bidean zehar kostaldea eta Lemoizko zentral nuklearraren instalazioak ikusiko ditugu. Tontorretik Armintzako porturainoko jaitsiera baino ez zaigu faltako, etaparen bukaera puntua.