Uribeko onena

Unbeko santutegia

Unbeko santutegia

Unbe mendiaren magaletan Unbeko Santutegia aurkitzen da, Ama Birjina gurtzeko leku ezaguna. 1941ean Unbeko auzokoa zen Felisa Sistiagak Ama Birjina agertu zi...
Unbe mendiaren magaletan Unbeko Santutegia aurkitzen da, Ama Birjina gurtzeko leku ezaguna. 1941ean Unbeko auzokoa zen Felisa Sistiagak Ama Birjina agertu zitzaiola esan zuen lehenengoz. Ondorengo agerraldietan baserriaren putzuko urak bertara hurbilduko ziren erromesak sendatuko zituela adierazi zion. Beraz, "Ama Birjinaren Etxea" izeneko santutegia altxatu zen eta 1978an bere irudia jarri zen. Ordutik asko dira ur horiei esker sendatu omen direnak. Igarlea 1990ean hil zen, baina santutegiak errores-leku izaten jarraitzen du.