Uribeko onena

Jauregien eta txaleten ibilbidea

Jauregien eta txaleten ibilbidea

Jauregien eta txaleten ibilbidea: zelai eta ortu artean garatutako pista, Santa Ursula baselizarantz abiatzen da. Lafita etxea, hondartza eta herri estilo ez...
Posta bulegotik (udaletxearen ondoan) gure ibilbidea zelaien eta ortuen artean garatuko da, Urkizaur auzoko Santa Ursula baselizarantz. Handik abiatzen da pista bat, hegal erditik itsasertzeraino garatuko dena, hondartza pareraino jaisteko, 60. hamarkadako arkitekturaren eredu berritzailea den Lafita etxeraino. Herria zeharkatuz itzuliko gara, estilo ezberdinetako luxuzko etxeen multzo aparta (frantziako bigarren inperioa, neoeuskaldunak, neokantauriarrak...) ikustera; horiek guztiak XX. mende hasieran eraiki ziren, Bakio udalerria Bilboko klase pribilegiatuen oporradirako egoitza bihurtu zenean.