Uribeko onena

MEÑAKA

MEÑAKA

Meñaka, lur aberats eta emankordun benetako herri bizkaitarra da. Ondare artistiko aberatsa eta natur ingurune apartak ditu. Sollube mendira igo edo mendiko...

Meñaka herri bizkaitar benetakoa da, mendikoa eta baserrikoa, auzo sakabanatu eta autonomoak dituena, lur aberats eta emankorduna. Jendea aspaldiko garaietatik bizi da bertan, inguruan aurkitu diren aztarna arkeologiko ugariek erakusten duten bezala.

Zentzu horretan, bisitariak ezin du alde batera utzi bere ondare artistiko aberatsa estilo ezberdinetako baserriz zipriztinduta, elizak, baselizak, tenplu kristauak eta historiaurreko benetako bitxitzat hartzen diren hilarriak.

Bere natur ingurune apartak ibilbide atseginak egiteko aukera ematen dizu. Ohiko ibilbideetako bat Sollube mendira igotzea izaten da. Oinez edo mendiko bizikletaz egin daiteke. Mendiko gailurretik sekulako bistez gozatuko dugu: Urdaibaiko kostatik Abraraino eta Oiz, Anboto, Gorbeia eta Ganekogorta bezalako gailur mitikoak.