Uribeko onena

Atxispeko San Pedro eta bere Erdi Aroko hilobia

Atxispeko San Pedro eta bere Erdi Aroko hilobia

Atxispeko San Pedro baseliza paraje erakargarri eta paregabean dago, bertatik Erdi Arotik bide zaharrak igarotzen direla. Bere sorrera antzinakoa da oso eta...
Atxispeko San Pedro baseliza paraje erakargarri eta paregabean dago, bertatik Erdi Arotik bide zaharrak igarotzen direla. Bere sorrera antzinakoa da oso eta horren adierazle dira harrian zabaldu diren hainbat zulo, aurretik baseliza bat zegoela, beharbada harrian induskatua, pentsarazten digutenak. Gaurko egunetara heldu diren eraikinaren aztarnak gotiko eta Errenazimentu bitartekoak dira, gure eskualdean ezohikoa den bolaz apaindutako arku zorrotza duela. Baseliza Gerra Zibilaren bonbardaketek suntsitua geratu zen eta tamalez ez da berreraikia izan.