Uribeko onena

SOPELA

SOPELA

Ezagutu surfak definitutako estiloa duen udalerria eta itsaslabar eta harri formazioz beteriko paisaia duena. Sopelan surfa, mendi-ibiliak, eskalada, mendiko...

Surfaren praktikak estilo oso definitua eragin du Sopela udalerrian, izan ere, bere olatuak oso preziatuak baitira kirol honen zaleen artean.

Bere kostaldearen lerroa ikusgarria da eta zorabiatzeko moduko itsaslabarren eta flysch moduko haitz formazioen paisaia bikaina du.

Sopelan ia denetik egiteko aukera dago: surfa, mendi-ibilbideak, eskalatzea, mendiko bizikleta, parapenteko hegaldiak...

Eta plan kulturalagoa interesatzen bazaigu Sopela Kosta Fest festibalaz goza dezakegu irailaren amaieran, edo bere kaleetan zehar aire zabaleko museoa osatzen duten sakabanaturiko eskulturez, bitxikeria gisa adibidez AC/DC gitarra jotzailearen irudia.

Sopelak Burdin Hesiaren aztarna interesgarriak ere kontserbatzen ditu. Merezi du bisitatzea: lubakiak, gotorlekuak, bunkerrak...

Baina, zalantzarik gabe, Sopelako punturik erakargarriena bere hondartzak dira, lau hondartza eder pareta erraldoiez babestuak, bainulariek eta jatorri oso ezberdinetako surflariek aukeratzen duten helmuga.