Uribeko onena

Akarlanda gunea

Akarlanda gunea

Akarlanda naturan oso ondo integraturiko zabalgunea da; era guztietako erosotasunak ditu eta, horrela, egonaldia erosoagoa izango da. Bizkaitar askorentzat,...
Akarlanda naturan oso ondo integraturiko zabalgunea da; era guztietako erosotasunak ditu eta, horrela, egonaldia erosoagoa izango da. Bizkaitar askorentzat, berebiziko aukera da, jendez beteriko hondartzei dagokienez (geure itsasertzeko hondartzak). Eremuaren goialdean, eguzkitan dagoen eremu zirkularra aurkituko dugu eta horren inguruan mimosa-hesi ederrak daude. Bazter bikain horretan, komunen eraikina, mahai multzo bat (aulki eta guztikoa), haurrentzako parkea eta basoko zaindariaren dorrea daude. Gainerako instalazioak inguruetatik banaturik daude, bai eguzkitan edo bai zuhaitz ugarien gerizpetan. Zabalguneen instalazioak, bestalde, parking oso zabalak eta kirol-instalazioen eskaintza oso onak osatzen dute; instalazio horien artean, aipagarriak dira futbito-zelaia, saski-baloiko zelaia, monopatin-pista, entrenamenduko ariketetarako zirkuitua... Zuhaitz eta ikuspegiaren azalpen panelak daude.