Uribeko onena

Atxuriko Bide Berdea

Atxuriko Bide Berdea

Uriguen parkean hasten den natura ibilbide erraz honetatik paseatu. Atxuriko bailara zeharkatzen du, aintzinako trenaren ibilbidea. Naturaz betetako landa-er...
Mungia eta bere ondare arkitektoniko diren Torrebillela, Goikoetxeko zubi erromatarra, Agirre jauregia eta elizak bisitatu ostean, Uriguen Parketik abiatuko den ibilbideari ekingo diogu; hemen Landetxo Goikoa baserria (XVI m.) aurkitzen da, gaur egungo “Izenaduba Basoa” euskal mitologi parkea. Bertan ehun urtetik gorako zuhaitzak aurkituko ditugu, bertakoak zein exotikoak. Bide berdea behealdean hasten da, aparkalekuaren eta aisigunearen alboan. Bide honetan barrena igaroko ditugu Atxuri haraneko zelaiak, Derio-Mungiako autobidea zeharkatuz eta Atxuriko landa-ingurunearen albotik pasatuz; hau bertako auzobide ugariak ezagutzeko ingurune aparta da. Segidan Zabalondoko geralekura iritsiko gara, zeinetan hesiak zaintzen zituzten antzinako trenbideetako langileen etxea oraindik okupatuta aurkituko den. Jarraian, errepidea gurutzatu eta Laukarizera joango gara eta industria gunea inguratzean, bide asfaltatu baten amaierara iritsiko gara, askaltzeko mahaiekin hornitutako zelai batera.