Uriberen ondarea

Seminario eraikina

Seminario eraikina

Hau da, zalantzarik gabe, Derioko eraikin berezienetako bat. 1932an sortu zen, Bizkaiko eraikin multzo handienetako bat izango zena eraikitzen hasi zirenean....
Hau da, zalantzarik gabe, Derioko eraikin berezienetako bat. 1932an sortu zen, Bizkaiko eraikin multzo handienetako bat izango zena eraikitzen hasi zirenean. Gune psikiatriko handi bat eraikitzea zen berez asmoa. Guda zibilaren geldialdiaren ostean, 1950. urtean, berriro ekin zieten obrei, eraikina Elizbarrutiko Seminario gisa erabil zedin. Hori dela eta, Seminario Txiki bat eta Handi bat eraiki zituzten, aurrealdeko bi pabiloitan, eta bien artean, 53 metroko dorre batean, eliza nagusi bat.