Uriberen ondarea

"Gasolino" itsasontzia

Itsasadarra Bilbo Handiaren motor ekonomikoa izan da azken mendeetan. Bilboko erdialderaino itsasontzi handiak nabigatu ahal izateak, itsasadarraren bi aldee...
Itsasadarra Bilbo Handiaren motor ekonomikoa izan da azken mendeetan. Bilboko erdialderaino itsasontzi handiak nabigatu ahal izateak, itsasadarraren bi aldeen arteko komunikazioa zail egin du, zubi konplexuen bitartez ahalbidetu dena. Hesi hori gainditzeko, itsasadarraren bi ertzetan txalupa txikiak sortu ziren, hasieran arraunez bultzatuak eta XX. mendearen hasieratik motorrez (gasolinoa).