Uriberen ondarea

Santo Domingo de Guzmán eliza

Santo Domingo de Guzmán eliza

Frai Marcos de Santa Teresaren obra hau San Lorentzo parrokia izandakoaren gainean dago (XII. mendekoa), haren hilobiak kontserbatu zituen. Jose Maria Baster...
Frai Marcos de Santa Teresaren obra hau San Lorentzo parrokia izandakoaren gainean dago (XII. mendekoa), haren hilobiak kontserbatu zituen. Jose Maria Basterraren agindupean berreraiki zen. Honek jatorrizko perimetro-hormak, lau atalak, burualde zuzena eta dorrearen beheko gorputza mantendu zituen. Eraikinari kutsu neomediebala eta neorrenazentista eman zion. Barrualdean marmolezko mausoleoa nabarmentzen da, Otxandategi anaien omenez Mentxakak egina. Baina udalerriaren bereizgarria dorrea da, mastaren tentsio bertikalarekin eta gurutzeari eusteko linterna zorrotzarekin.