Uriberen ondarea

San Pedro eliza

San Pedro eliza

Erdi Aroko, XII. mendeko, eraikuntza batean oinarritzen da. Loiuko eta Asuako leinu-etxeak izan ziren eliza horren patroiak. Gaur egun oraindik ere mantentze...
Erdi Aroko, XII. mendeko, eraikuntza batean oinarritzen da. Loiuko eta Asuako leinu-etxeak izan ziren eliza horren patroiak. Gaur egun oraindik ere mantentzen dira elementu gotiko batzuk, hala nola ojiba-arkudun bi ateak, isabeldar ereduan. Horietako bat, elizpean dagoena, arte-kalitatea handikoa da. 1634.ean berreraiki zuten, Santa Anako Kondea patroi zuela (XVIII mendea). Gangadun habeartea dauka, erretaula barroko doratuak dituzten hiru aldare, atiko jarraitua eta aurrealdeko dorrea. Sermoitegiko eta bataiotegiko burdin sareak nabarmendu egin behar dira, landu-landuak dira eta. Sakristian Arrosarioko Ama Birjinaren irudi bat gordetzen da. 2007ko abenduan, San Pedro elizak haritzezko organo bat estreinatu zuen. Sei metroko zabalera dauka, zortzi metro luzera eta bi metro sakonera, 1200 tubo eta 21erregistro ditu. Apartekoa da, besteak beste mende honetan Bizkaian egin den lehena delako. Organoaren koloreek elizako aldare nagusiaren koloreei jarraitzen diete: urdina (zerua adieraziz), berdea (lurra eta landak adieraziz), eta gorria (organoaren haize indartsua adierazten du). Proiektu hau Alemaniako Orgelbau Klasi Bonnek burutu zuen eta Eva Arrizabalagak margotu zuen.