Uriberen ondarea

Santa Maria eliza - Martiartutarren hileta monumentua

Santa Maria eliza - Martiartutarren hileta monumentua

Erandioko Andra Maria eliza estilo gotiko berantiarreko eraikin bat da, XVI. mendearen erdialdekoa. Hiru nabe mailakatu dauzka, lau ataletan banatuta. Atal h...
Erandioko Andra Maria eliza estilo gotiko berantiarreko eraikin bat da, XVI. mendearen erdialdekoa. Hiru nabe mailakatu dauzka, lau ataletan banatuta. Atal horiez gain, badauzka transeptua eta gurutzadura, burualde oktogonalekoa, nahiz dorre-ataria oinaldean. Nabeek gurutzeria-ganga dute estalkitzat. Tenpluaren kanpoaldean Martiartu leinuaren ehortz-lekua dago, Bizkaiko hilobi-eskultura gotikoko ale bikainetako bat.