Uribeko herriak

SONDIKA

SONDIKA

Sondika Txorierri bailaran dagoen naturaz eta dibertimenduz inguratutako udalerria da. Artxandatik paseatu, Larrabarrena parkea bisitatu eta azaroan bertako...

Sondika Txorierri Haraneko udalerria da, natur ingurune eder batez inguratua, aisialdirako eta gozatzeko aukera ugariak dituena.

Adibidez, hirigunetik bertatik Artxandaraino paseo atsegina egin dezakegu, Bizkaiko hiriburuaren eta bere inguruen begiratoki paregabea, edo Larrabarrena parke ederra bisitatu dezakegu, berdegune zabalak eta ekipamendu osoak dituena (jolasgunea, pik-nik eremua...).

Jai egutegia ere ezin dugu ahaztu. Nabarmentzekoa da azaroan antolatzen den nekazaritza eta eskulanen azoka. Bertako produktuen eta eskulanen salmenta egiten da, nekazaritzarekin lotutako jardueren erakusketa, tailerrak... Dena jai giroan eta adin guztietako publiko zabalari irekia.

Ardozaleentzat Sondikak urrian “Enologia Eguna” ospatzen du. Azoka enologiko interesgarria da, jatorrizko izendapen onenen hitzordua.