Uribeko herriak
BERANGO
Berango bi guneren erdibidean dago: alde batetik, Munarrikolanda, Saiherri eta Agirremendi mendi leunen gunea, eta bestalde, beste gune lauagoa eta irekia, zati batean Gobela ibaiak zeharkatzen duena.
Komunikazio oso onak ditu bai Bilborekin eta baita gertuko kostako herriekin ere. Bere interes guneen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, Gerra Zibileko aztarnak, Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoa eta udalerriak duen monumentu eta etnografia ondare handia, Berangon historiaurretik gaur arte gizakiak utzi dituen lekukotzak jasotzen dituena.
Era berean, herri honetan nabarmentzekoa da bere jai eta kultur ekintza ugarietan egoten den giroa. Besteak beste, aipatzekoak dira Berangoko Pasio Bizia, Bizkaian erabat gauez egiten den bakarra eta 250 lagunetik gorako parte hartzea duena, eta “Berangoko bakailao egun herrikoia”, bakailaoa pil-pil erara prestatzeko aspaldiko gastronomia lehiaketa.