Uribeko herriak

ZAMUDIO

ZAMUDIO

Zamudion teknologia eta nekazaritza eta abeltzaintza ohiturak elkarrekin bizi dira. Dorre ikusgarria, baserriak, Bizkaiko Parke Teknologikoa eta eskaintza ga...

Zamudion teknologia berritzaileena bere baserrietako nekazaritza eta abeltzaintza jarduerekin batera bizitzearen adibide garbia da.

Izan ere Zamudion, eta Derion ere, Euskadiko teknologia parkerik garrantzitsuena dago, landa ingurune apartan kokatua, eta berdegunez eta bide gorriz beteta.

Baina herri honek badaki egokitzen eta bere tradizioak eta ondarea bizirik gordetzen, eta horren adibide dira bere produktu gastronomiko ospetsuak: sagardoa eta txakolina. 1679. urtetik dator horien lehen aztarna idatzia. Erretegi, upategi eta jatetxeen eskaintza gastronomiko zabalak erakusten du leku ezin hobean gaudela ondo jateko eta ondo edateko.

Zamudio ere bada Kostako Donejakue bidearen pasealekua. Arteaga auzoan geldiune bat eginez gero bere gune historikoa ikusiko dugu, interes handieneko eraikinak biltzen dituen lekua.