Mendi ibilaldiak

Sondikatik ibilaldia

Sondikatik ibilaldia

Sondikako udaletxean ibilaldia hasiko dugu, Aresti eta Errekagane bideak hartuz. Ibilbidean, Izarza eta Asua ibaiaren gaineko zubia zeharkatuko ditugu.
Sondikako udaletxean hasiko dugu ibilaldia. Aresti bidetik jaitsiko gara eta, Errekagane bideko biribilgunera heldu baino lehen, Ola bidea hartuko dugu. Bide horretatik jarraituko dugu, Izarza bidearekin bat egin arte (iturria), eta, eskuinetara jiratu eta Asua ibaiaren gaineko zubia zeharkatu ostean, berriz ere eskuinetara egingo dugu, Ibaiondo kaleko txaletetarantz. Ugaldeko bidera iritsi ostean, ezkerretara joko dugu eta bidea jarraituko dugu, eta, Pike biderantz doan aldats handi bat parean utzita, eskuinetaranzko desbideratuko gara, haritz artean Errotako bidea jarraituz. Espaloirik gabeko bide horretatik jarraituko dugu, Zangroizko presara heldu arte; han, eskuinetarantz doan lehenengoa hartuko dugu (iturria). Pabiloien artean sartuta, tarte baten ostean, Goronda Bekoa bidera garamatzan errepidea aurkituko dugu eskuinetan, eta, udal polikiroldegiaren eta Goronda Gane Ikastetxe Publikoaren ondotik igarota, ibilbide hasierako biribilgunera helduko gara. Bizikletaz egin daiteke.