Mendi ibilaldiak

Landa-eremuko Erandio

Landa-eremuko Erandio

Ezagutu ezazu Erandioko landa-eremuaren historia errotetara eta dorretxeetara eramango zaituen ibilbide honekin, Martiartu dorre ikusgarria barne.
Erandioren landa-eremuan murgilduz gure arbasoak nola bizi ziren ikusteko aukera paregabea da. Ibilbidea hainbat errotaren ondotik igarotzen da, baita dorre desberdinen ondotik ere. Horien artean Martiartutorrea nabarmentzekoa da udalerriko Erdi Aroko aztarna nagusietako bat delarik.