Mendi ibilaldiak

 Arroeta-Ganguren ibilbidea (luzea)

Arroeta-Ganguren ibilbidea (luzea)

Zamudio barranetik abiatu, Larragoitiko jauregiaren ondotik pasatu eta Larrabeitiko erreka inguratzen duten zuhaitzen artean murgiltzen da lehenengo. Ibilbid...
Marka gorriak dituzten seinaleen laguntzarekin, Zamudio barren barrenetik ezagutzeko ibilbide hau burutzea aukera paregabea da. Arroetako karobitik abiatu, Larragoitiko jauregiaren ondotik pasatu eta Larrabeitiko erreka inguratzen duten zuhaitzen artean murgiltzen da lehenengo. Ibilbidea Santamarinalde ingurura igotzen da, Ganguren tontorrera heltzeko aukera emanez. Mendiaren magaletik behera eginez, Zamudiotarren galtzada zeharkatu eta Gaztelukolandako trikuharria eta Artxandako defentsako arrastoen ondotik igarotzen da ibilbidea, hasierako puntura heldu baino lehen.