BUTROE IBILBIDEA
Plentziako errekaren bidez, Kantauri itsasora heltzen den ibilbide honek Butroe ingurune paregabea eskaintzen du. Gazteluaren inguruan osteratxoak eta ibai e...
FRUIZ
Fruizeko Elizateak paisaia %100 naturala eskaintzen dio ibiltariari. Baserriz zipriztindutako larreak, baratzeak eta baso berriak nabarmentzen dira.
Bere inguruneagatik oso leku egokia da mendi-ibiltaritza praktikatzeko, baita txirrindularitza edo irteera xumeak antolatzeko ere. Natur xarmaz gain bitxikeria ugariko bisita interesgarriaz gozatzeko aukera izango dugu.
Herrigunetik gertu interes geologiko handiko gune bat bisita dezakegu, basaltodun egituren harrobi bat, hain zuzen. Antzineko ur azpiko labek hoztutakoan eragindako formazio bitxiak dira.
Gainera Fruizen Uribeko ondare monumentaleko elementu bikainenetako bat dago, Salbatore eliza, gure lurraldean aztarna erromanikoak dituen eliza gutxienetako bat. Nabarmentzekoa da estilo horretako atarietako bat, Bizkaiko interesgarrienenetakoa.