BUTROE IBILBIDEA
Plentziako errekaren bidez, Kantauri itsasora heltzen den ibilbide honek Butroe ingurune paregabea eskaintzen du. Gazteluaren inguruan osteratxoak eta ibai e...
MUNGIA
1376. urtean sortua, Mungia Hiribilduak bisitatzea merezi duen Erdi Aroko legatu garrantzitsua gordetzen du, baita arkitektura zibileko adibide aipagarri batzuk ere.
Bere landa auzoek monumentu ondare zabala dute, etnografiaren eta paisaiaren ikuspegitik ere, baserri, eliza, baseliza eta errota interesgarri askorekin.
Mungiako Monumentu Ondarearen harribitxia eta galdu behar ez den bisita Landetxo Goikoa baserriarena da. XVI. mendearen hasieran eraikitakoa da eta Euskal Herriko baserririk zaharrenetakotzat hartzen da, Kultur Ondare izendatua, monumentu kategoriarekin. Gaur egun Euskal Mitologiaren Interpretazio Zentro gisa dago irekita (www.izenaduba.com).
Bestalde, eskualdeko nekazaritza tradizioak bizirik jarraitzen du bere kalitate handiko produktuetan eta urtean zehar Mungian egiten diren nekazaritza eta abeltzaintza azoka ugarietan. Jai giroan gure lurraren zapore osoaz gozatu nahi dutenentzat ezinbesteko hitzordua da. Herri honetara hurbiltzen bazara, gogoratu urteko ostiral guztietan bertako ekoizleen azoka izaten dela.