Plentzia

Kristo Santuaren baseliza

Kristo Santuaren baseliza

Ikuspuntu estetikotik begiratuta, erakinak ez du interes handiko apaingarririk, kanpai-dorre moduko kanpai-horma labur bat eta beraren aurrealdeko bao itsuak...
Ikuspuntu estetikotik begiratuta, erakinak ez du interes handiko apaingarririk, kanpai-dorre moduko kanpai-horma labur bat eta beraren aurrealdeko bao itsuak izan ezik. Ikuspegi arkitektonikotik, berriz, esan behar da gugana iritsi den eraikinak oinplano angeluzuzena duela, nabe bakar batean banatuta, koruarekin; argia hiru bao zirkularretatik sartzen da, eta sarrerako atea arku zuzenekoa da, baina iraganean babesten zuen erlaitz metalikoa desagertu da; eskailera txiki batez sartzen da bertara. Fabrika harlangaitzezkoa da, luzitua eta kareztatua; fatxada nagusiaren piñoia bao bateko kanpai-horma batez bukatzen da, eta teilatua bi isurikoa da.