Plentzia

GR280. Plentzia - Mungia - Gamiz-Fika

GR280. Plentzia - Mungia - Gamiz-Fika

Etapa honek Plentzia Mungiarekin eta Gamiz-Fikarekin lotzen ditu. Butroe ibaiaren inguruan doa, Plentziako itsasadar zoragarritik, Butroeko Gaztelutik, Mung...
GR 280.2 etapa. Mungiako saihesbidea. Eskualde inguratzen doan ibilbidea utzi eta eskualdea zeharkatzen du modu erradialean berriz ere GR280 Uribeari bat egiteko. Mungiatik, Plentzia noranzko batean edota Gamiz-Fika bestean, elkartzeko aukera eskaintzen du. Landetxo Goiko baserritik, Euskal Mitologiako gunea denetik, Atxuri auzoraino zuzenduko gara eta hemendik Gatikako udalerria gurutzatuko dugu Butroeko Gazteluraino heltzeko. Butroeren ibilgua jarraituz Itsas ertzean kokatzen den Plentziako hiribildura. Kontrako noranzkoan, Butroeko ibarrera jaitsiko gara eta ibaia Boluko errotan gurutzatuko da bertatik Gamizera heltzeko. “Taberna zaharraren” parean pabimentaturiko bidean Kafrangaetxebarri baserrira zuzenduko gara eta aurrerago GR280 arekin bat egingo dugu Batiz auziko Gomo baserrian, Fruizen iada.