Arrieta

San Martin eliza

San Martin eliza

Udalerriaren parrokia bakarra da, bataiarria duelako. Ospakizunetarako lekua eta liburu zaharren gotorlekua, iraganean San Martin elizaren aurreko harrizko m...
Udalerriaren parrokia bakarra da, bataiarria duelako. Ospakizunetarako lekua eta liburu zaharren gotorlekua, iraganean San Martin elizaren aurreko harrizko mahaian hartzen ziren erabakien lekuko. Banderen arteko gerretan parte hartu zuela uste da, bere dorrea, pribilejiozko kokapena duena, Butroeko bailararen ikuspegia kontrolatzeko talaia ezin hobea baitzen. Bailararen bizimodua kontrolpean edukitzeak gure historia garaikidearen gertakari erabakigarri baten protagonista bihurtu zuen Arrieta.