Sopela

GR 280. Sopela - Armintza

GR 280. Sopela - Armintza

Armintzatik Sopelaraino, Urizar eta Plentziatik igaroz, ibilbide ikusgarri hau aurkituko duzu. Gozatu ikuspegi panoramikoez eta begiratu hegaztiak Txipion. A...
Etapa hau Armintza portu herrian abiatzen da, elizatik hain zuzen, Lemoizko Urizar eta Andraka auzoetan zehar. Plentziaranzko bidea jarraituko dugu eta ikuspegi ederrez gozatu ahal izango dugu Gorliz eta Plentziako udalerrietan. Plentzian, Txipioko hezegunean atsedena hartzen duten hegaztiak ikusi ahal izango ditugu, ondoren Barrikako maldetan gora igoko gara eta azkenik Sopelara iritsi. Garaiaren arabera, etapa hau amai dezakegu bainu bat hartuz Sopelak dituen lau hondartzetakoren batean.