Sondika

San Roke baseliza

San Roke baseliza

Artxanda mendiko iparraldeko magalean dago kokatuta. Bere oinplanoa angeluzuzena da. Harlangaitz luzituzko hormak ditu. Teilatua hiru isurialdekoa da, eta he...
Artxanda mendiko iparraldeko magalean dago kokatuta. Bere oinplanoa angeluzuzena da. Harlangaitz luzituzko hormak ditu. Teilatua hiru isurialdekoa da, eta hego-mendebaldera begira dagoen dorretxoa du alboan. Kanpai bat eta bi ate dinteldun ditu. Arkupea baselizaren oinaldean dago. 1980. urtean, goitik behera berreraiki zuten. Antzina, euren mugak oso hurbil zeudenez, BegoƱako eta Sondikako elizateko fededunak bertara joaten ziren, lehorteen aurkako erreguteak egitera.