Mungia

Agirre Jauregia

Agirre Jauregia

Agirre Jauregia arkitektura-estilo ezberdinak nahasten dituen eraikin eklektikoa da. Alde batetik, beheko bi solairuek neoklasikoaren soiltasuna erakusten du...
Agirre Jauregia arkitektura-estilo ezberdinak nahasten dituen eraikin eklektikoa da. Alde batetik, beheko bi solairuek neoklasikoaren soiltasuna erakusten dute; hirugarren solairuko leihateek, aldiz, errenazimenduko logiak ekartzen dituzte gogora, eta behatoki bana dute albo bakoitzean. Eraikinaren alde guztiak ez dira berdinak eta estilo ezberdinetako elementuak ikus daitezke horietako bakoitzean, esate baterako, zutabe klasiko batez eutsita eraikinaren atzeko aldean dagoen karrerapea, edo egitura gotikoak zein eklektikoak erakusten dituzten baoak.