Maruri-Jatabe

San Lorenzo eliza

San Lorenzo eliza

San Lorentzo Martiriaren Eliz Parrokia Gerra Zibilean suntsitu zuten eta Luis Ganaren proiektuari jarraituz, neo Erdi Aroko estiloan berreraiki zen. Bere atz...
San Lorentzo Martiriaren Eliz Parrokia Gerra Zibilean suntsitu zuten eta Luis Ganaren proiektuari jarraituz, neo Erdi Aroko estiloan berreraiki zen. Bere atzealdeko sarreran XII. mendeko kapitel erromanikoa ikus dezakegu. Berau desagertutako Santa Gurutze baselizatik dator eta egun ura bedeinkatzeko erabiltzen da. Hostoz, bolaz eta amaitu gabeko aurpegiez apainduta dago. Bere ondoan Maruri-Jatabe Elizatearen antzinako Mahaia dugu. Azken honetan udal gobernuaren kontuak aurkezteaz gain, enkantean jartzen ziren kontratu publikoak.