Lezama

Athletic Clubeko instalazioak

Athletic Clubeko instalazioak

1971ean inauguratuak, Lezamako instalazioek Athletic Clubak talde profesionalaren entrenamendu-gune modura eta Klubeko azpiko kategorietarako futbol-eskola m...
1971ean inauguratuak, Lezamako instalazioek Athletic Clubak talde profesionalaren entrenamendu-gune modura eta Klubeko azpiko kategorietarako futbol-eskola modura berezko espazio bat izateko premiari erantzuten die. Lezamako udalerrian daude kokatuta, Bilbotik 15 kilometrora. Instalazio horiek Athletic Clubaren eta haren filosofiaren zimenduak dira, izan ere, bertan lekutzen da fisikoki harrobia, soilik berezko jokalariak baliatzeko ideiaren oinarria, hori baita Instituzioa definitzen duen ezaugarria.