Laukiz

Bazaldu mendi bidea

Bazaldu mendi bidea

Laukizko Udaletxean hasi eta amaitzen den ibilbide zirkular polit hau. Butroi ibaiarekin batera, inguruko baserri tipikoetatik igarotzen da. Ezin hobea famil...
Duela gutxi seinalizatu den ibilbide biribil honek Laukizko Udaletxean dauka hasiera eta amaiera. Bidea, tarte batzuetan, Laukiz utzi eta Gatikan sartzen da Plentziaraino doan GR-280-tik joateko. Zuhaitzez beteriko bidea da, Butroi erreka bidelagun izanik zati handi batean. Zonalde honetako baserri batzuk ere ikus daitezke. Aldapa gutxi dituenez, oso bide erraza eta atsegina da familiarekin joateko, korrika egiteko zein bizikletaz ibiltzeko.