Derio

GR 280. Derio-Arrieta

GR 280. Derio-Arrieta

Etorri Deriotik Arrietako plazara eramango zaituen ibilbidera, Bizkaiko parke teknologikotik eta Fikako landa-gune xarmagarritik igarotzen dena.
Derioko Lekunbiz auzotik abiatuta, Bizkaiko parke teknologikora iritsiko gara eta bidea jarraituz Berreagako gaineraino. Hortik Fikaraino jaitsiko gara. Hor geldiune bat egin dezakegu eta bere landa erdigune ederra bisitatu. Ondoren bidea hartuko dugu berriz Fruizeraino joateko eta hortik gorantz abiatuko gara Arrietako plazara iritsi arte.