Bakio

San Pelaio baseliza (XII)

San Pelaio baseliza (XII)

San Pelaio baseliza Bakio eta Matxitxako lurmuturraren artean dago. Bizkaiko elizarik ospetsuenetakoa da, bai kokalekuagatik -itsasoari begirako hegi pintore...
San Pelaio baseliza Bakio eta Matxitxako lurmuturraren artean dago. Bizkaiko elizarik ospetsuenetakoa da, bai kokalekuagatik -itsasoari begirako hegi pintoresko batean- bai antzinakotasunagatik. Aipatzekoa da arte erromanikoaren erakusgarri bakanetako bat dela Bizkaian. XII. mendeko baseliza da eta zurezko estalkia duen arkupe zabal batek inguratzen du. Bizkaiko eliza eta baseliza askotan ezaugarri nagusia da hori. Irudi geometrikoak eta landareenak dituen leiho bat du absidean, Erdi Aroko eliza eta baseliza ugarik duten bezala.